Irun eta Hernani arteko tren zerbitzurik ez da izango asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 00:00

Renfek tren guztietarako Errepide bidezko Garraio Plana ezarri du bi egun horietarako.

Irun eta Hernani artean Adif eta ETS egiten ari diren obra batzuk direla medio, geltoki horien arteko trenen zirkulazioa bertan behera geratuko da, asteburuan, ekainaren 4an eta 5ean.

Eragozpenak arintze aldera, Renfek tren guztietarako Errepide bidezko Garraio Plana ezarri du bi egun horietarako, autobus zerbitzua alegia.

Honela, aldiriko trenetan, Hernani–Donostia–Pasaia- Lezo/Errenteria artean, zerbitzu alternatiboa autobusetan egingo da. Loiola, Martutene, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo eta Herrerako geltokietarako zerbitzu alternatiboa mikrobusekin egingo da.
Irungo eta Bentaseko bidaiarientzat: zerbitzu alternatiboa Euskotrenean, Pasaiaraino/Pasaiatik. Euskotrenek zerbitzurik ematen ez duen goizeko lehen orduetan eta arratsaldeko azken orduetan, ordezko zerbitzua autobusez egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!