Larunbatean, txakolin dastaketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 00:00

Larunbatean, ekainaren 4an, txakolin dastaketa ospatuko da Santa Barbara elkartean. 12:00etatik 14:00etara nahi duenarentzat irekia izango da, elkarteko terrazan (Iturriaga kalean). 5 eurotan edalontzia erosita, 4 txakolindegi desberdinetako txakolinak dastatzeko aukera izango da eta mokadutxoren bat ere bai.

Aspaldiko ospakizuna da Santa Barbarako txakolin dastaketa, bi urtetako etenaren ondoren berreskuratu nahi izan dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!