Florida-Etxeberriko Mendekoste jaiek emango diote hasiera festa denboraldiari

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 00:00

Apar festarik ere ez da faltako aurten.

Etzi hasiko dira txupinazoa eta helduen danborradarekin eta larunbatekoa izango da egun potoloa. Igande eguerdian amaituko dira jaiak.

Ekainean sartzearekin batera, asteburu honetan ospatuko dira Mendekoste Jaiak, Florida-Etxeberrin, bailarako festei hasiera emateko. Etzi, ostiralean botako dute txupinazoa, eta helduen danborradarekin agurtuko dute festen lehenengo eguna.

Larunbaterako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Egun potoloa izango da goizetik gauera arte. Eta, igandean, berriz, eguerdira arte izango da zeregina. Urtero bezalaxe, adin tarte guztietako auzotarrentzat prestatu dituzte ekintzak, eta makina bat jarduerekin, denetarik egiteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. 

Azken urteetako egoera ikusita, gogotsu dabiltza hernaniarrak, festarako prest. Izan ere, joan den urteetan, koronabirusa zela eta, ezinezkoa izan zen ospakizuna egitea edo, behintzat, betiko moduan jaiak antolatzea.

Hori horrela, aurten indartsu eta emozioz beteta ekingo diete Mendekoste Jaiei, eta asteburu borobila ospatzeko ilusioz daudela ziurtatu dute auzotarrek eta antolatzaileek.

MENDEKOSTE JAIAK 2022 EGITARAUA

ETZI, ostirala

23:00 Jaien hasierako txupinazoa eta helduen
denborrada

LARUNBATA

11:00 Haurren danborrada

11:00 Jubilatuentzako jolas ezagunak eta 'lunch'-a

13:00 Patata-tortila txapelketa

14:00 Paella jatea herrikoia Etxeberriko pilotalekuan

16:00 Oztopo zirkuituak. Antolatzailea: Denontzat

16:00 Mus txapelketa. Antolatzailea: 
Etxeberri Elkartea

17:30 Apar festa

18:00 Haurrentzako txokolate-jatea

18:30 Txoborro magoaren ekitaldia Etxeberriko pilotalekuan

19:30 Bingo herrikoia

20:30 Disko festa

21:30 Afari herrikoia pilotalekuan

23:00 Zezen suzkoa

23:00 Disko festa

IGANDEA

11:00 Meza nagusia hildakoen omenez

11:00 Adin guztietarako jolas ezagunak

12:00 Sagardo dastaketa

14:30 Jaien amaiera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!