San Joanak, auzoetako festak, garagardo azoka... ekainean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 00:00

Ekaineko kultur agendak uda usaina hartuko du. San Joan jaiak izango dira protagonista nagusiak eta aurretik antolatzen diren ekintzek ere izango dute nagusitasuna. 

Ekaineko kultur agenda beti izaten da berezia. Pandemia atzean utzi eta gero festak indarrarekin bueltatuko dira eta Hernanin lau izango dira. San Joanak betiko egitarauarekin antolatuko dira aurten, ekainaren 23tik ekainaren 27ra eta aurreko asteburuetan ekitaldi ugari izango dira.

Honela, udara hasiera ospatzeko, ekainaren 17an, ostiralean, Zelabide auzoko jaia ospatuko da, Gabriel Celaya plazan, pailazo eta dantzaldiarekin. Arratsaldez izago da hori. Aasteburu horretan ere San Joan preludioa izango da. Txikia, ekainaren 17an, ostiralean, 19:00etan hasiko da Plazan, eguraldi txarra eginez gero Atsegindegin. Preludio nagusia, aldiz, hurrengo egunean ekainaren 18an, larunbatean izango da , 22:30etan hasita.

 

Etxeberrin, Osiñagan eta Ereñotzun festak

Herriko festa patronalak bakarrik ez, auzoetako festak ere berreskuratu dira, indarberrituta gainera. Honela, asteburu honetan bertan Etxeberriko Mendekoste jaiak eta Osiñagako festak izango dira. Etxeberrin ostiralean hasiko dira eta hiru eguneko egitarau zabala prestatu dute. Osiñagan bi egunez izango dira festak, larunbatean eta igandean. Erreleboa Ereñotzuko San Antonio jaiek hartuko dute. Ekainaren 10etik 13ra bitarte ospatuko direnak.

 

Garagardo azoka, berriz, ekainean

Errugbi taldeak garagardo azoka ez zuen antolatu 2020garren urtean, pandemiaren eraginez eta joan den urtean udazkenera atzeratu zuten. Azaroan izan zen 2021ean eta 2022an berriz ere ohiko egutegira itzuliko da. Ekainaren 9tik 12ra antolatuko da Atsegindegin. 18garren edizioa izango da.

 

KULTUR AGENDA

Ekainak 3 Hitzaldia: 'Kontziliazio eskubideak'. Hizlaria: Irati Alkezar, abokatua. Haziak elkartea. Amatasuna, Hazkuntza eta familia gunea. Biterin, 16:30etan.

Ekainak 3-5 Mendekoste jaiak Etxeberri auzoan.
Ekainak 4-5 Osiñagako jaiak Osiñaga auzoan.

Ekainak 9-12 Garagardo azoka. Errugbi elkarteak antolatuta Atsegindegin.

Ekainak 10 Haurren  ikasturte amaierako emanaldia. Ttarla Dantza taldea. Biteri kultur etxean, 18:00etan eta 20:00etan. Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira. Telefonoa 653 719 991.

Ekainak 11 Erromeria. San Joan Konpartsa, Plaza Berrin, 18:00etan.

Ekainak 11 Udaberriko kontzertua. Antolatzailea, Jubilatuen etxea eta Goiz Eguzki abesbatza. Goiz Eguzkin, 19:30etan.

Ekainak 10-13 San Antonio jaiak Ereñotzu bailaran.

Ekainak 14 Dantza

Ekainak 17 Udararen hasiera ospatzeko jaia: Pailazoak, dantzaldia. Zelabide auzo elkarteak antolatuta, Gabriel Celaya plazan, 18:00etatik aurrera.

Ekainak 17-19 Erdi Aroko azoka

Ekainak 17 Kontzertua Doinuzale Musika Eskolarekin, Biterin, 18:00etan.

Ekainak 17 XXII. Preludio Txikia, Gudarien Plazan, 19:00etan.

Ekainak 18 San Joan Jaietako 
XXVIII. Preludioa, Gudarien Plazan, 22:30etan.

Ekainak 23-27 San Joan jaiak

MUSIKA ESKOLA

Ekainak 14 Gitarra + Perkusioa.

Ekainak 21 Milagrosan kontzertua , 17:30etan

Ekainak 15 Pianoa.

Ekainak 16 Tronpeta, txistua, klarinetea, zeharkako txirula.

Ekainak 20 Trikitixa.

Ekainak 21 Akordeoia.

Ekainak 22 Saxofoia, Biterin, 18:30etan.

LITERATUR SOLASALDIA

Ekainak 8 'Hamnet. Maggie O'Farrell. Amaia Garcíak gidatuta, gaztelaniaz. Liburutegian, 19:00etan. 

Ekainak 17 'Kabitu ezina'. Aintzane Usandizaga. Ane Mayozek gidatuta eta Itxaro Borda gonbidatua. Liburutegian, 19:00etan.

ERAKUSKETAK

Ekainak 6-22 Biteriko tailerretako lanen erakusketa.

GAZTELEKUA

Ekainak 1 Markoak egiteko tailerra.

Ekainak 3 Sukaldaritza.

Ekainak 9 Estresaren aurka bolak.

Ekainak 11 Boleia.

UDA PARKEAN

Uztailak 28-30 Zirkua, musika, antzerkia, Ave Maria Parkean.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!