Llopisek, laugarren 'Champions'a

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 00:00

Luis Llopis Parisen, koparekin.

Laugarrenez irabazi du Luis Llopisek txapeldunen liga. Larunbatean jokatu zen final haundia Parisen, eta Real Madridek irabazita, Llopisek laugarren urtez irabazi du Championsa, atezainen entrenatzaile bezala. 2016, 2017, 2018 urteetan Real Madriden egon zen Llopis, eta urte horietan hiru aldiz irabazi zuten txapeldunen liga. Ondoren, Realean hiru urte egon zen, eta  joan den urtean berriro itzuli zen Llopis Madrilera, eta laugarren Championsa irabazi du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!