Emakumeen taldea txapeldun izan zen, Euskal Ligan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 00:00

Hernaniko emakumeen taldea, garaipena ospatzen, Elorrion.

Hernaniko M14 taldeak Gasteizen jokatu zuen finaleko txapelketa eta 00-10 nagusitu ziren. 

Joan den asteburuan emakumezkoen taldeak eta M14 taldeak euskal finalak jokatu zituzten. Emakumeek Elorrioko San Roke zelaia bisitatu zuten, eta Berea Bera taldearen aurka neurtu zituzten indarrak. Partidu bikaina jokatu zuten neska trikoloreek, eta ondorioz, 27-17 emaitzarekin Euskal Ligako txapeldun izan dira. Partiduaren 15garren minutura arte, Bera Bera taldea zen jaun eta gabe, baina Hernanik indarrak bildu zituen Aiora Hijarrubiak egindako lehenengo entsaioarekin, eta Maider Ormazabalek transformazioan bi puntu gehiago lortu zituen. Hala ere, hogeigarren minutuan, lortu zuen Hernanik Bera Berarekin berdinduta joatea. Hortik aurrera, Hernanik sekulako erakustaldia eskaini zuen, izan ere, lehenengo zatia amaitzerako, 22 puntu lortu zituzten. Bigarren zatian, 44garren minutuan, Miren Fernandezen entseguak borobildu zuen markagailua. 

M14 taldeak, berriz, lurralde historikoetako irabazleen aurka aritu ziren, eta 00-14 irabazi zuten trikoloreek, eta modu honetara, Euskal Jokoetako txapeldun izan ziren Lakuan. 

M16 taldeak, lagunarteko partidua jokatu zuen Landaren, eta Hernaniko gazteek  28-12 garaitu zuten Durango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!