Hiru partidurekin hasiko du astelehena, Tilos 7 Pasa txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 00:00

Aste honetan amaitzen da ligaxka, eta datorren astean, kanporaketei ekingo diete sailkatutako bikoteek. 

Hiru partidurekin hasiko du astea Tilos 7 Pasa txapelketak. Gaurko lehenengo partidua eta bigarrena txapelketa herrikoikoak izango dira, eta hirugarren partidua, berriz, bigarren mailakoena. Arratsaldeko 17:45etan, Lekuk eta Ivanek, indarrak neurtu beharko dituzte Eneko eta Jokinen aurka; jarraian, arratsaldeko 18:30ak aldera, Lujanbiok eta Zabalegik, Domin eta Lejardiren aurka jokatu beharko dute. Eta azkenik, bigarren mailan ariko dira, Xiker eta Aritz, Mendizabal eta Artetxeren aurka, 19:15etan hasita. 

Bihar, lehenengo partidua neskek jokatuko dute, arratsaldeko 17:45etan emango zaio hasiera partiduari: Ane eta Enara, Leireren eta Itziarren aurka ariko dira. Jarraian, bigarren mailakoek hartuko dute lekukoa, arratsaldeko 19:15ak aldera: Luixak eta Belokik, Etxebeste bikotearen aurka jokatuko dute. 

Etzi, Murgiondok eta Lujanbiok, Oiaga eta Zubeldia izango dituzte aurrez-aurre, bigarren mailan. Eta amaitu ostean, Xikerrek eta Aritzek, Letamendiaren eta Etxeberriaren aurka jokatuko dute. 

 

Ligaxka amaiera, eta datorren astean kanporaketak 

Aste honetan amaituko da Tilos 7 Pasa txapelketako ligaxka, eta datorren astean kanporaketei ekingo diete sailkatutako bikoteek. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!