Ekintzaz eta irteeraz bete dator, Gaztelekuko ekaineko egitaraua

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 00:00

Ekainaren 28tik uztailaren 22ra bitartean udako egitarau berezia eskainiko du Gaztelekuak. 

Uda ate joka daukagu, eta dagoeneko Hernaniko Gaztelekuak prest du ekaineko egitaraua, ekintzaz eta irteeraz bete-beteta, hain justu. Ekainari hasiera emateko, eskulan tailerra egingo dute etzi, betiko moduan, arratsaldean. Markoak egingo dituzte sormena lantzeko. Ostiralerako, sukaldaritza tailerra prestatu dute, eta bertan, mini pizzak egingo dituzte. Horrez gain, asteburu honetan, Gazte parte ekimenarekin jarraituko dute: «Gaztelekuan gazteen parte hartzea sustatzeko». 

Ekainaren 7an, ponpoiak egiteko tailerra eskainiko da Gaztelekuan, eta ekainaren 9an, berriz, tentsioa askatzeko bolak egingo dituzte. Hurrengo egunean, dantzatzeko parada ederra izango dute gazteek, Just Danceekin. Boleibolean ere jokatuko dute, hondartzara txangoa antolatu baitu Gaztelekuak, ekainaren 11n. Halaber, ekainari amaiera emateko ekintza mordoa egingo dira, besteak beste, merienda osasungarria, dardo txapelketa, Zein da zein? jolasa, slackline eta badminton Ave Maria parkean, kurtso amaierako merienda eta su festa. 

Amaitzeko, Gaztelekuak aditzera eman du, ekainaren 28tik uztailaren 22ra bitartean, udako egitarau berezia eskainiko duela.

 

GAZTELEKUKO EKAINEKO EGITARAUA

HERNANI

ETZI

Eskulanak: markoak

EKAINAK 3

Sukaldaritza: Mini pizzak

EKAINAK 4

Gazte parte

EKAINAK 7

Eskulanak: ponpoiak

EKAINAK 9

Eskulanak: Tentsioa askatzeko bolak

EKAINAK 10

Just Dance

EKAINAK 11

Irteera: Bolley hondartza 
Donostian

EKAINAK 14

Merienda osasungarria

EKAINAK 15

Dardo txapelketa Gaztelekuan

Ekainak 17

Nor da nor? jolasa

EKAINAK 18

Slackline eta badminton Ave Maria parkean

EKAINAK 21

Kurtso amaierako merienda

EKAINAK 22

'Su festa' Ave Maria parkean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!