Entsaioak, etzitik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 30a, 00:00

Bueltan da Santa Barbara elkarteko danborrada, eta etzi hasiko dira entsaioak, elkartean bertan egingo dira. Horretarako, zortzi egun jarri dituzte: ekainak 1, 2, 7, 8, 9, 14 15 eta 16. Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da, entsaio egunean bertan eman daiteke, etzitik aurrera. Helduek eta haurrek egun berean entsaiatuko dute, baina ordu ezberdinetan: haurrek arratsaldeko 19:00etan hasiko dituzte entsaioak, eta helduek, berriz, 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!