'Ardo' izeneko diska-liburua kaleratu dute Morauk eta Beñardok

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 29a, 00:00

Argrazkia: Foku

Poesia, kantua eta ilustrazioa biltzen ditu 'Ardoa' izeneko diska-liburuak. Andoni Tolosa 'Morau' hernaniarraren eta Beñardo Goienetxeren lana izan da. 

Ostiralean, Ardo izeneko diska-liburua aurkeztu zuen Morauk, bere lagun mina den Beñardorekin batera. Donostiako alde zaharreko liburutegian egin zuten diska-liburuaren aurkezpena, eta dirudienez «gustura» dago artista hernaniarra. 

 

Poesia, kantua eta ilustrazioa

Kaleratutako diskoan, hamabi kantu bildu dituzte, eta bat izan ezik (Sagar erdi bat), Gorka Erostarbek idatzia,  gainerakoek poemak dituzte oinarri. Eta jakinarazi zuten zerrenda amaiezina dela: «zenbatezinak dira, zenbait mendeetan zehar ardoaren gainean egin diren sormen lanak, bertso sortak, kantuak, poemak, nobelak... Hemendik aurrera, zerrenda horretan gehitu beharreko ale berri bat daukagu: Ardoa. Alor artistiko guztiak batu eta neurri berean disko, poema-liburu eta ilustrazio bilduma den lana». Eta jarraian, ekoizpen hau aurrera eramateko beharrezkoa iruditu zaie, honakoa aipatzea: «beharrezkoa izan da bi musikari, idazle baten eta marrazkilari baten arteko elkarlana».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!