Hernaniko Arraun Elkarteko gazteen batel estropada Elorrabin, datorren asteburuko Osiñagako jaiak iragartzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 29a, 00:00

2019an Elorrabiko zubiaren inaugurazioa ere egin zuten.

Gaur goizeko 11:30etan jarri dute zita gazteen batel estropadarako, Elorrabin. 

Datorren asteburuan ospatuko dira Osiñagako jaiak, eta gaurkoan, beroketa gisa, Hernaniko Arraun Elkarteko gazteen batel estropada egingo da, Elorrabin, goizeko 11:30etan hasita. Ekainaren 4an eta 5ean ospatuko dira Osiñagako jai ofizialak, eta ekintzez bete-beteta dator egitaraua. Ekainaren 4an, goizeko 10:30etan, bizikleta bira egingo da auzoan zehar, eta ariketa fisikoa egin ostean, hamaiketako eder batez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Harriatsun. Jarraian, txupinazoa eta haur jolasek hartuko dute lekukoa, eta eguerdian, 14:00ak aldera, bazkari baten bueltan bilduko dira. Arratsaldean, ekintza ugari egingo dira, besteak beste, herri kirolak, bertso saioa, sagardo dastaketa,  auzoa afaria eta dantzaldia. Larunbataz gain, datorren igandean makina bat jarduera antolatu dira Osiñagan, hala nola, segalariak, bertsolariak, bazkaria, pelota partiduak... k

 

OSIÑAGAKO JAIAK 
2022

HERNANI

GAUR

11:30 Hernaniko Arraun Elkarteko gazteen baten estropada, Elorrabin.

EKAINAK 4

10:30 Bizikleta bira auzoan zehar. Ondoren, hamaiketakoa izango da Harriatsun, parte hartzaileentzat.

14:00 Auzotarren bazkaria.

18:00 Herri kirolak.

Jarraian Bertso saioa

19:30 Sagardo dastaketa

21:30 Auzo afaria, Harriatsun.Euskal Parrilakoek prestatuta. 

00:30 Dantzaldia Laiotzekin.

EKAINAK 5

12:00 Segalariak: Julen Gabirondo eta Jon Otegi.

13:00 Bertsolariak: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

14:00 Bazkari herrikoia

18:00 Pelota partidua. Lehenengo gazteak eta ondoren nagusien arteko partiduak.

Ondoren Bertsolariak: Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!