Dantzak, magoak, bazkaria, puzgarriak eta karaokea gaur, Urumea Ikastolako jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 29a, 00:00

Gaurkoan, Urumeako ikasleek izango dute protagonismoa.

10:30etan hasiko dira ikasleen emanaldiak, eta emanaldi amaieran, Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoei agurra egingo zaie, «azken urtea dutelako Ikastolan». 

Bi urteko etenaldi baten ostean, Urumea Ikastolak jaialdia ospatuko du gaur, egun osoan zehar. Ekintza mordoa antolatu dituzte goizean eta arratsaldean, ikasturtea agurtzen joateko. Goizeko 10:30etan hasiko da emanaldia, eta txikiak hartuko dute protagonismoa, izan ere, ikasturtean zehar ensaiatutakoa erakutsiko dute. Emanaldietan, seigarren mailako ikasleek, Iñude eta Artzaien pasarte batzuk kontatuko dituzte, eta hauei agurra egingo zaie. Eguerdiko 12:00etan, magoak, txundituta utziko ditu bertaratzen direnak, eta jarraian bazkari baten bueltan bilduko dira denak. Arratsaldean puzgarriak egongo dira, eta karaokearekin, amaitutzat emango da Urumea Ikastolako jaialdia. k

 

URUMEA IKASTOLAKO JAIALDIA

GAUR

10:30 Emanaldiak

12:00 Magoa

Bazkaria

15:00 Puzgarriak

17:00 Karaokea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!