Kontziliazioari buruzko hitzaldia datorren ostiralean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Haziak Elkarteak antolatuta, kontziliazioari buruzko Kontziliazioaren eskubideak hitzaldia izango da datorren ostiralean, ekainaren 3an, Biterin. Irati Alkezar abokatua arituko da hizlari lanetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. «Amatasunaren eta aitatasunaren erronka nagusienetako bat familia eta lana bateragarri egitea da. Tailer honen bidez, legediak eskaintzen dituen aukerak ezagutuko ditugu, eta, besteak beste, eszedentzia, lanaldiaren murrizketa edo lanaldiaren egokitzapena eskatzeko aukera, dirulangutzak... aztertuko ditugu», aurreratu dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!