Sonakay-k hirugarren diskoa kaleratuko du

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Sonakay taldeko kideak.

Ekainaren 8an izango da. Aurrerapen gisa, David Bowie-ren 'Heroiak' abestiaren single-a aurkeztu dute.

Sonakay taldeak zehaztu du, dagoeneko, bere hirugarren diskoaren kaleratze data: ekainaren 8a. Suerte izenburupean, bederatzi kantuz osatutako lana izango da.

Motorrak berotzeko asmotan, David Bowie-ren Heroes abestiaren single-a aurkeztu du taldeak, Heroiak, euskera eta bertso flamenkoarekin. Harkaitz Canok egin ditu moldaketa lanak, eta, aurreratu dutenez, datorren hilabetean kaleratuko den diskoak horrelako tankerako beste piezaren bat ere izango du; besteak beste, Luis Eduardo Auteren Al Alba kantuaren bertsioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!