Maialen Lujanbiok 'rr #5 marrak' izeneko emanaldia aurkeztu du

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Maialen Lujanbio bertsolari eta sortzaile hernaniarra, Bertso Gutiziak saioan.

Egungo garaiaren «erradiografia mugitua» da hernaniarraren lana.

Maialen Lujanbio bertsolari eta sortzaileak `rr # 5 marrak´ izeneko emanaldia taularatu du. Duela lau urte, 2018an, egin zuen aurrenekoz saioa, eta, estreinaldiarekin batera, guztira lau emanaldi egingo zituela kalkulatu zuen hernaniarrak. Hain zuzen ere, horregatik gehitu dio orain bost zenbakia tituluari: rr #5.

Bide horretan, gustura dabil Lujanbio, eta bira txiki batekin jarraitzea erabaki du duela aste batzuk Azpeitian aurkeztutako ikuskizunarekin. Aipatu zuenez, «inguruaren, momentuaren» irakurketa da Lujanbioren saioa.

Hurrengo saioa, Zarautzen

Antolatutako saioen artean, hernaniarrak herenegun aurkeztu zuen emanaldia Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Bihar, berriz, Literaturiaren baitan, Zarauzko Merkatu plazako goiko solairuan oholtzaratuko du, eguerdiko 12:30etan hasita. Ekainaren 9an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango da, arratsaldeko 19:30etan. Aipatutako saioez gain, agian, beste hainbat egongo direla aurreratu du Lujanbiok, baina hori zehazteke dago oraindik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!