Azeri Bila bueltan da 22garren edizioarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Izena eman daiteke dagoeneko eta ekainaren 18an jokatuko da ohiko zortzi kilometroko ibilbidean.

Bi urte luzeko geldialdiaren ondoren, C.D. Hernaniko atletismo sailak, herriko jaien egitarauaren barruan, ekainaren 18an arratsaldeko 18:30etan hasita Azeri Bila herri lasterketaren 22. edizioa antolatuko du berriro. Parte hartu nahi duen orok 8 euroren trukean izena eman dezake www.rockthesport.com edo www.kronoak.com web-guneetan. 

Lasterketa lau kilometroko zirkuitu bati bi itzuli ematean datza, Urbieta kalean hasi eta helmuga izango duen 8 kilometroko distantzia osatuz.

 

Zenbait berrikuntza

Zenbait berrikuntza eta aldaketa prestatzen ari dira antolatzaileak eta asmoa da dena borobilduta dutenean ezagutzera ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!