Euskal Ligetako finalak jokatuko dituzte emakumeen taldeak eta M14k

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Neskak kopako finala dute aurrean, Bera Beraren aurka gaur 16:00etan, Elorrion. M14 taldeak Gasteizen du finaleko txapelketa, 11:00etan.

Asteburu honetan, Hernaniko emakumezkoen taldeak eta M14 taldeak Euskal Ligetako finalak jokatuko dituzte. Emakumeek liga erregularra amaituta, Euskal Ligako kopako finala jokatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan, Elorrioko San Roke Zelaian. Egun horretarako Euskal Errugbi Federazioak maila guztietarako finalak antolatu ditu eta arratsaldean izango da emakume trikoloreen txanda. Kasu honetan, Donostiako Bera Berako emakumeak izango dituzte aurkari eta ligako partiduetan talde bakoitzak garaipen bana lortu zuen.

M14 taldeak berriz, Gipuzkoako Liga irabazi ondoren, gainontzeko lurralde historikoen irabazleen aurka ariko da gaur Gasteizen. Hazparne eta Valladoliden partidu gogorrak jokatu ondoren iritsiko dira gazte trikoloreak Gamarrara beste garaikur bat eskuratzeko. Partidua, 11:00etan hasiko da.

 

Lagunartekoa, Landaren M16k

Bestetik, M16 taldeak Landaren jokatuko du gaur 11:00etan lagunarteko partidua Durango eta La Unicarekin. Datorren astean berriz, bai M16 eta bai M18 taldeak Madrilera joango dira Cisneros taldeak antolatutako errugbi zazpi txapelketan parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!