Oronak sortu duen plataforma berria aurkeztu du, Ausgburgon

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 28a, 00:00

Konpainiak xehetasunak eman ditu proiektu berriaren inguruan. Aurtengo lehen seihilekoaren amaierarako kaleratuko dute.

Orona, mugikortasun bertikaleko irtenbideen Europako bosgarren operadoreak, Orona Next aurkeztu du. Proiektu berri hau, produktu eta merkatuko segmentu guztiei zuzendutako zerbitzuen plataforma bat da. Orona Nextek bezero desberdinen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzun nahi die. Funtsean, erabilera mota bakoitzari egokitutako bidai-esperientzia eskaintzen du, beti ere, espazioaren efizientzia eta optimizazioa bermatuz.  

Orona bere sektoreko Europako bosgarren operadorea izateaz gain, bere jasogailu guztiak Europan diseinatuak eta fabrikatuta daude.    

Next plataformaren harira, esperientzia zehatz batera bideratutako tresna berriak sortu ditu konpainiak, non bezeroak benetako protagonista bilakatzen diren. Ildo horretan, Oronak aplikazio batzuk merkaturatuko du: MyOrona plataforma digital berria. Plataforma honen aplikazioen artean, Oronak bere bezeroentzako kabinen konfiguratzaile berria aurkeztu du. Hura osatzen duten elementu nagusiak aukeratu ahal izango dituzte honen bidez, eta guztiz pertsonalizatu ahal izango dira kabinak. Plataforma, aurtengo lehen seihilabetearen bukaeran kaleratzeko idea dagoela aipatu dute azokan. 

Getting closer lelopean, Orona marka berritu dute, eta horrekin batera, bezeroei bidali nahi dieten mezua eraldatu dute, orain, berrikuntza esanguratsu, pragmatiko eta iraunkorraren aldeko apustu sendoa egiten du, konpainiak. Oronak konpromezua du pertsonekin eta ingurumenaren iraunkortasunarekin, eta argi erakusten du, bere lan egiteko moduan. 

Oronaren ekoizpen-instalazioak, igogailu osoak ekoizteko ahalmen handiena dutenak dira Europa osoan: 10 igogailutatik 1 Orona konpainiarena da. Enpresak  urtean, 30.000 ekipo ekoizteko gaitasuna du, eta 100 herrialdetan kokatzen da, egunero 25 milioi pertsona haien helmugara iristen laguntzen ditu. Joan den urtearen amaieran, 832 milioi euroko irabaziak lortu zituen.

 

Interlift azokan parte hartzen

Interlift mugikortasun bertikaleko sektorearen topaketarik garrantzitsuena da. Joan den urtean, bertan behera geratu zen, osasun larrialdiaren ondorioz. Azokan, Orona konpainiak 375 metroko stand propioa du, eta gerturatzen diren interesdun orori enpresaren lanaren inguruko informazioa ematen zaio. 

Ausgburgoko azokak asteartean ireki zituen ateak, eta igandera arte egongo da zabalik. Guztira, 350 erakustegi ezarri dituzte, 27 herrialde desberdinetako 105 enpresek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!