Bazkaria Goiz Eguzkin, aurten 80 eta 81 urte bete eta beteko dituztenentzat

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 27a, 00:00

1941 eta 1942 urteetan jaiotakoei deialdia luzatu diete Goiz Eguzkikoek. Hain zuzen, bazkaria antolatu dute aurten 80 eta 81 urte bete edo beteko dituztenentzat. Ekainaren 18an izango da ospakizuna, 14:00etan, eta ekainaren 10a da izena emateko azken eguna. Interesa dutenek, 943 55 07 31 edo 618 323 170 (Ixiar) telefono zenbakietara deitu behar dute. Prezioa, gutxi gorabehera, 20 eurokoa izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!