Musika, magia, puzgarriak eta beste asko bihar, Pausoka Egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 27a, 00:00

Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Juan Gorriti Pausokako hainbat umerekin.

Festa antolatu du Pausokak biharko. Atsegindegin izango da, 10:30etan hasita, makina bat egitekorekin. 

Maiatza ezin hobe amaitzeko, Pausoka Eguna ospatuko dute bihar, Atsegindegin. Elkartearen 10. urteurrenarekin batera, egun osoko festa antolatu du Pausokak, eta egiteko mordoa izango da. Helburu nagusia da, aurreratu dutenez, «ezagutaraztea aniztasun funtzionala duten haurren familien errealitatea, eta baita Pausoka Elkarteak eremu honetan egiten duen lana ere».

Goizetik hasita arratsaldera arte egongo da zeregina. 10:30etan, hasiera ekitaldia izango da Biterin. Ondoren, 11:00etan, hasiera emango diote Pausoka Ezagutu tailerrari. Bazkaldu aurretik, Marsel magoa igoko da oholtza gainera eta, jarraian, paella jatea izango dute. Gero, arratsaldean, izango dira puzgarriak, Txiki Dantz Asier Burguete DJarekin, tonbola solidarioa eta, festari amaiera borobila emateko, Porrotxekin festa izango da.

PAUSOKA EGUNA

HERNANI - Atsegindegin

BIHAR

10:30 Hasiera ekitaldia

11:00 'Pausoka Ezagutu' tailerra terapeutekin, eta eskulanak

13:00 Marsel magoaren emanaldia

14:00 Herri bazkaria: paella jatea

14:30 Puzgarriak

17:30 Txiki dantz, DJ Asier Burgueterekin

18:30 Tonbola solidarioa

19:00 Festa Porrotxekin

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!