Entsaioak hasiko dira asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 27a, 00:00

Bueltan izango da Santa Barbara elkarteko danborrada aurten. Haurrak zein helduak aterako dira eta horretarako entsaioak ekainaren 1ean hasiko dituzte, elkartean bertan, eta zortzi egun jarri dituzte: ekainak 1, 2, 7, 8, 9, 14, 15 eta 16. Egun berean entsaiatuko dute haurrek eta helduek: haurrek lehenik, 19:00etan; eta helduek ondoren, 20:00etan. Parte hartzeko, entsaio egunetan eman daiteke izena, elkartean bertan, aurreneko entsaiotik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!