Kantuz Abesbatzaren Eguna, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 27a, 00:00

19:30etan hasiko da emanaldia, Igor Arroyoren zuzendaritzapean. Javier Perez de Azpeitiaren piano doinuak jarriko du erritmoa.

Kantuz eguna ospatuko du gaur Kantuz Abesbatzak Biterin. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera emanaldiari. Igor Arroyoren zuzendaritzapean eskainiko da gaurko emanaldia, eta Javier Perez de Azpeitiaren piano doinuak jarriko du erritmoa. 

Emanaldiaren lehenengo zatian Xabier Sarasolaren lau euskal abesti entzungo dira: Binbili bonbolo, Iruten ari nuzu, Xarmengarria zira eta Horra hor goikoa. Ondoren, Pablo Sorozabalen Bihotz bat, Kuku, Gau eder bat eta Penak eskainiko dira. Xabier Leteren Xalbadorren heriotzeanek emango dio amaiera zati honi.

Bigarren zatian  beste lau abesti entzutetsu entzungo dituzte hurbildutakoek. Hasteko, Richard Rodgersen El cabrero solitario abestiaren John Leavitten moldaketa, ondoren Tomás Bretónen Seguidillas (La Verbena de la paloma), hirugarrenik Verdiren Va, pensiero (Nabucco) eta Mikel Laboaren Baga Biga Higa abestiaren moldaketa, Carlos Puigek egina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!