Jende mordoa atzo, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 00:00

Kulturarteko Plaza Feministan egin zen mahai inguruan, kalean grabatu zituzten elkarrizketak aurkezten

Gorputz desbideratuen errebolta zikloa amaitzeko, sexu eta genero disidenteen arteko aliantza feministak ardatz hartuta, mahai ingurua antolatu zen atzo. Jende mordoa bildu zen Kulturarteko Plaza Feministan.

Jokin Azpiazu soziologo eta ekintzaileak zuzendu zuen saioa, eta bertan, gonbidatuen artean, Kattalin Miner, Ibai Fresnedo (Egham elkarteko kidea), Brayan Altimasberes (Loratuz Lotu elkarteko kidea), Alex Iturralde, eta Kattalin Artola (Hernaniko Koordinadora Feministako kidea) izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!