I. Konferentzia Munizipalistan parte hartuko du Xabier Lertxundik

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 00:00

Ekimena larunbatean izango da, Iruñean. Ponentziak 10:30etan hasiko dira, eta Lertxundiri lehenengo multzoan aritzea egokitu zaio. 

I. Konferentzia Munizipalista egingo du EH Bilduk, Iruñean, larunbatean. Bertan izango da Xabier Lertxundi Asteasuinzarra alkatea, eta Herria prozesu komunitarioen bidez eginez, Hernani Burujabe ponentzia aurkeztuko du, 10:30etatik aurrera. 

EH Bilduren esanetan, ekimena izango da «herriz herri udalgintzan egiten den lanaren erakusleihoa, udalgintzatik Euskal Errepublika ezkertiar, feminista eta justua eraikitzeko bidean jorratu beharreko norabidea elikatzeko gunea». Konferentzia hainbat multzotan banatu dute: izen ematea, 09:30etan; harrera ekitaldia, 10:15etan; ponentziak, bi txandatan, 10:30etan eta 12:30etan; bazkaria, 14:30etan; Udal Esperientzien Erakusketa Gidatua, 16:00etan; eta, azkenik, amaierako ekitaldia, 17:30etan. 

Ponentzien gaiei dagokienez, honako hauexek izango dira: 10:30etan hasitakoen multzoan, izango dira Gobernantza harreragilea (Xabier Lertxundirena laugarren eta azken ponentzia izango da), Energia trantsizioa, eta hezkuntza; 12:30etan hasitakoen txandan, aldiz, izango dira Gobernantza feminista, Etxebizitza, eta Tokiko garapena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!