'Pistolera' eleberria kaleratu berri dute

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 00:00

Urki Ruizolak idatzi du 'Pistolera' nobela eta azala Alai Zubimendik egindakoa da.

Urki Ruizolak idatzi du eta azaleko irudia Alai Zubimendik egin du. Hernaniarren lana salgai da, dagoeneko, Gaueko komiki dendan.

Bi hernaniarren eskutik, kalean da, dagoeneko, Pistolera nobela. Urki Ruizolak idatzi du eta azala, berriz, Alai Zubimendik sortua da. Gaztelaniaz idatzita dago, eta, aipatu dutenez, «akzioz betetako nobela da, abiadura zorabiagarrian irakurtzen dena». 

Autoreen esanetan, kontakizuna western bat da, eta mendeku istorioa du oinarrian. «Protagonista erabaki bat hartu beharrean aurkitzen da; iragana ahaztu edo bere etorkizunari aurre egin eta bere aita mendekatu», aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!