Sagastialderen 65garren urteurrena ospatuko dute auzotarrek, igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 26a, 00:00

60garren urteurrena ospatu zuteneko argazkia.

Goizeko 11:00etako mezaren irteeran elkartuko dira, eta argazkia aterako dute, 65garren urteurrena ospatze aldera. 

Gainontzeko urteetan egin den moduan, igande honetan, Sagastialde auzoko 65garren urteurrena ospatuko dute auzotarrek. Ospakizunaren ekitaldi nagusia, Urnietako Oianume jatetxean egingo da, bazkari baten bueltan bilduz. Auzotarrei egin diete deia bertaratzeko, baina argi utzi dute bizilagun berrientzat, familiakoentzat eta auzoarekin harremana izan duen ororentzat zabaldu dutela gonbitea. Igandean, goizeko 11:00etan, mezaren irteeran elkartuko dira, bertan argazkia aterako dute, 65garren urteurrena izozteko; aurreskurik eta txistularirik ez da faltako, eta sekulako giroarekin, egun ederra igarotzeko aitzakia paregabea dute auzotarrek. 

Meza eta goizeko ekintzak amaituta, «norbere ibilgailuan» jatetxera abiatuko dira, Oianumeko bazkari goxo batekin sabelak bete, jai giroan jarraitzeko indarrak hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!