Dbh1 eta Dbh2ko ikasleak, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 25a, 00:00
DBH 2ko ikasleak.

DBH Institutuko lehenengo eta bigarren mailako ikasleen bisita jaso zuen Kronikak, joan den astean. Egunkariko egunerokotasuna zein den ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek, eta horrez gain, bertako langileekin hitz egin eta tokiko komunikabideen bueltan aritu ziren Hernaniko Institutuko ikasle gazteenak. Besteak beste, informazioa nola eta nondik jasotzen den, eta guztia nola antolatzen den ikusi zuten ikasleek zein irakasleek. Betiko moduan, plazera izan zen lantaldearentzat bailarako ikasleak bulegoan izatea! Aurtengo ikasturtean eskola gehienetako ikasleak izan dira bertan eta gaur Baionako Etxepare Lizeokoen bisita izango da.

DBH 1eko ikasleak Kronika kanpoaldean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!