Baionako Etxepare Lizeoko 120 ikasle eta 10 zaindarik bisitatuko dute gaur Hernani

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 25a, 00:00

Bisitaren helburua pedagogikoa da. Victor Hugoren 'Hernani' antzerkia eta Edmond Rostanden 'Un soir à Hernani' liburua lantzen ari dira.

Hernanik gaur bisita berezia izango du. Baionako Etxepare Lizeoko15-16 urteko, 120 ikaslek eta hamar zaindarik bisitatuko dute herria. Bisitaren helburua pedagogikoa da. Victor Hugoren Hernani antzerkia lantzen ari dira eta baita Edmond Rostanden Un soir à Hernani liburua ere.

Eguerdian, topaketa egingo dute Institutuko ikasleekin. Ongi etorria bertsoekin jasoko dute, eta Baionakoak Victor Hugo eta Edmond Rostand-i buruz arituko dira. Aurretik beste bi bisita ere egingo dituzte. 10:00ak aldera iritsiko dira Hernanira eta Udalean Xabier Lertxundi alkateak ongietorria egingo die. Ondoren Kronikara joango dira, bailarako euskerazko egunkaria ezagutzeko. 12:30ak arte Herriaren itzulia, joko pista ginkanara jolastuko dute Hernanin zehar, Insitituturako norabidea hartu aurretik.

Hernaniko Insitutuko ikasleekin topaketa egin eta gero, bertan, otordua izango dute eta autobusera igo eta Iparragirre sagardotegian borobilduko dute eguna.

Sagastia bisitatu, ekoizpen prozesua eta tolarea ikusi, baserria eta familiaren historia ezagutu, txotx errituaz eta kupelez gozatu eta sagar muztioa dastatu eta gero, 16:00ak aldera, itzulerako bidea hartuko dute Baionarantz. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!