Joxe Leonek eta Mikel Tolosak, txapela

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 24a, 00:00
Leon eta Tolosa, Santa Barbara Elkarteko mus txapelketako irabazleak.

Ekainaren 4an, Txakolin Eguna ospatuko dute Santa Barbara Elkartean, 12:00etatik 14:00etara. 

Bi urteko etenaldiaren ondoren, joan den ostiralean jokatu zen Santa Barbara elkarteko mus txapelketa. Santa Barbarak 75 urte betetzen dituela aitzakia hartuta, lagun arteko giro ederrean pasa zuten ostirala. Joxe Leonek eta Mikel Tolosak eraman zuten txapela etxera; bigarren gelditu ziren Javi eta Rafa; eta hirugarren postuari eutsi zioten, Pelik eta Jonek. Antolatzaileek pozez daudela ziurtatu dute: «musean gozatzeaz gain, pixkanaka geure onera itzultzen ari garenaren seinalea baita». 

 
Ekainaren 4a, Txakolin eguna 

Ekainaren 4an, Txakolin eguna ospatuko dute Santa Barbara elkartean, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete: «ateak zabalik izango dira txakolina dastatzera etorri nahi duen guztiarentzat: edalontzia 5 eurotan, lau txakolin etxe desberdin dastatzeko mokadutxoren batekin». Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara jarri dute hitzordua, Txakolin Egunerako, Santa Barbara Elkartean. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!