Abesbatzen topaketa etzi, San Joan Batailatzailearen parroki elizan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 24a, 00:00
Gaur, Goiz Eguzkik Eibarrera egingo du irteera.

Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera abesbatzen topaketari, parrokian, etzi.

Etzi, abesbatzen topaketak hartuko du Hernaniko San Joan Batailatzailearen parroki eliza. Bost abesbatzek hartuko dute parte osteguneko ekimenean, eta arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera abesbatzen topaketari. Honakoak izango dira parte hartzaileak: Hernaniko Goiz Eguzki abesbatza, Trintxerpe, Gure kabia, Umore Ona eta Biyak bat. Abesbatza bakoitzak, lau abesti kantatuko ditu, eta Goiz Eguzkiko abesbatzak, Javier Zubimendiren eta Ixiar Zubimendiren zuzendaritzapean, honako abestiak kantatuko dituzte: Dicen que se muere el mar, Alfonsina y el mar, Maite, eta, azkenik,  Azken dantza hau

 

Goiz Eguzki abesbatza gaur, Eibarrera 

Gaur, Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak irteera du Eibarrera, bertan abesbatzen topaketa egingo baita bertako antzokian. Eta honako kantu lagunak izango ditu: Unzaga, Basotxo, Abaroa eta Anai Arte abesbatzak. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!