Boleibol denboraldia amaitu da

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 24a, 00:00

Neska kadeteen partidu bat geratzen zen kantxako denboraldia amaitzeko eta bertan, Hernani 4 taldeak 3-0 garaitu zuen Goierri. Orain hondartzako boleian dabiltza burubelarri. Boleibol atalak beste aldetik datorren denboraldiari begira lanean segitzen du, eta 12 talde gutxienez ateratzea aurre ikusten du, entrenatzeko gune eta orduen arabera talde gehiago izatea ere posible izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!