Ikasturtearen balorazioa egiteko, inkesta gazteei

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 00:00

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, galdetegi bat prestatu du Hernaniko Gaztelekuak, 12-17 urteko gazteentzat. Gazteleku zerbitzuari buruzkoa da, eta betetzen duten gazteen artean, bluetooth bozgorailu bat zozketatuko dute. Helbide honetan bete daiteke inkesta: labur.eus/vCM1U. Informazio guztia eta zozketatuko den saria ikusgai daude Gaztelekuaren sare sozialetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!