50.000 euro, lokal hutsetan negozioak jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 22a, 00:00

50.000 euroko diru partida bideratu du Hernaniko Udalak, aurten lokal hutsetan negozioak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei laguntzeko. Helburua da «lokal hutsak betetzea eta, horrela, auzoak biziberritzea eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea». Urriaren 31ra arte dago eskaerak egiteko epea, eta dirulaguntza jaso dezakete 2021eko azaroaren 1etik data horretara arte lokal huts batean negozioa martxan jarri dutenek, industrialdeetan izan ezik. Informazio guztia eskuragarri dago hernani.eus webguneko dirulaguntzen atalean eta Herritarren Harrera Zerbitzuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!