Bihar hasiko dituzte Florida 108 eraikina eraisteko lanak, abenduaren 24ko sutearen ondorioz

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 22a, 00:00
Oso kaltetuta geratu zen eraikinaren egitura, sutearen ondorioz.

Lanek hiru eguneko iraupena izango dute, eta itxita egongo da Floridako tunela, tarte horretan. Kale horretatik ez pasatzea gomendatu dute.

Eraikina ia suntsituta utzi zuen sutetik bost hilabete betetzear direnean, bihar hasiko dituzte eraisketa lanak, Florida auzoko 108an. Gabon Gauean izan zen sutea bertan, abenduaren 24ko gauean; eta eraikinaren egitura oso kaltetuta geratu zen. Hala adierazi zuten adituek, sutearen ondorengo txostenean. Hori horrela, eta segurtasuna bermatzerik ez zegoenez, eraistea gomendatu zuten.

Floridako tunela, itxita

Eraikina botatzeko lanek hiru eguneko iraupena izango dute, aurreikusi dutenez; eta bitartean, itxita egongo da Floridako trenbide azpiko tunela. Gainera, herritarrei aholkatu diete kale horretatik ez pasatzea, lanek irauten duten bitartean, arriskutsua izan daitekeelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!