Txalaparta festaren egun haundia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00

2020an txalaparta soinuak ixilik geratu ziren pandemiaren eraginez eta pasa den urtean Txalaparta Festa ezberdina antolatu zen. Aurten normaltasunera itzuliko da, 'Hernani' Musika Eskola Publikoko Ttakun Ttan Ttakun taldeak antolatuta. Gaur ospatuko dute egun haundia Tilosetan, topaketarekin, bazkari herrikoiarekin, jaialdi nagusiarekin eta txalaparta partyarekin amaituta, Gaztetxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!