Etzitik hasiko dira abenduaren 24an sua hartu zuen eraikina eraisteko lanak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00

Etzitik aurrera hasiko dira Florida 108 eraikina eraisteko lanak. Joan zen abenduaren 24an sua hartu zuen etxebizitza eraikin horrek eta, ondoren egin zen azterketaren arabera, egitura oso kaltetuta zegoen, segurtasuna ezin zen bermatu eta, ondorioz, eraistea gomendatu zuten adituek. Eraiste lanek hiru egun irautea aurreikusten da. Denbora tarte horretan itxiko da Floridako trenbide azpiko tunela. Herritarrei aholkatzen zaie kale horretatik ez igarotzeko lanek dirauten bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!