Mondragon Unibertsitatea ONCEren 5 milioi kupoitan, etziko zozketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00
Mondragon Unibertsitateko eta ONCEko ordezkariak, atzo, Orona Ideon.

Unibertsitatearen 25garren urteurrena da arrazoia eta etziko kupoiek bere logoa eramango dute.

ONCEren kupoiak Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrena islatuko du, etzi, maiatzaren 23an zozkatuko den kupoian hain zuzen ere. Irudia 5 milioi kupoitan islatuko da. Hernaniko Orona Ideo kanpusean  egin zen atzo kupoiaren aurkezpena eta bertan izan ziren Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkaria; Roberto Doval Donostiako ONCEren zuzendaria; Eusebio Azorín, Ilunioneko Erakunde Harremanetarako eta Sektore Sanitario eta Soziosanitarioaren zuzendaria; David Aisa, ONCEko agente saltzailea; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko Errektorea; Idoia Peñacoba, Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusia eta Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko presidenteak.

Kupoia Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren logoak eta Berrikuntza, kalitatea eta konpromisoa leloak ilustratzen du. Etzi zozketatuko da, eta, beraz, eguneroko kupoia denez, bost zifrak eta serieak 500.000 euroko saria jasoko du, eta 35 mila euroko 49 sari jasoko dute bost zifrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!