Auzo Plaza inauguratuko da, gaur, poteo, kontzertu eta luntxarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00

Auzo Plaza Inauguratuko dute gaur.

Lizeagan, Gibelaldek antolatuko du 12:00etan eta baliatuko dute bazkidetzak egiteko.

Lizeaga auzoan, Auzo Plaza inauguratuko dute gaur, eguerdiko 12:00etan. Gibelalde auzo-elkarteak antolatu du ekitaldia eta bertan, plazaren inaugurazioa, kantu poteoa, kontzertua eta luncha izango dira. Gainera, ez da nolanahikoa izango. Morau musikari auzotarrak eskainiko du kontzertua eta auzoko kaleetan barrena ibiliko dira, Morauren kantak lagun. Auzo Plazaren inaugurazioan ere Morau izango da kantuan eta ondoren luncha prestatuko da. Gibelalde auzo-elkarteak ekitaldia baliatuko du, hala egin nahi duenak, bazkidetza berritzeko edo egiteko. Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldi guztiak Urumea ikastolako patioan egingo dira. Auzotar guztiak daude gonbidatuta inaugurazioan parte-hartzera eta auzotarrentzat elkargune izango den eremura hurbiltzera, baita hernaniar guztiak ere. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!