Mailari eustea du jokoan gaur, Hernanik, Paco Yoldi kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, Askatuak taldearen kontra, joan den larunbatean.

Arratsaldeko 20:00etan dute hitzordua, Donostian. 9 puntuko aldea dute hernaniarrek. 

Zita garrantzitsua dute hernaniarrek, gaurkoan, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Gipuzkoako lehenengo mailari eusteko kanporaketako bueltako partidua dute jokoan, arratsaldeko 20:00etan hasita, Askatuak taldearen aurka. 

 

9 puntuko abantaila, Hernanik

Joaneko norgehiagokan, 62-53 irabazi zuten Hernanikoek, eta bederatzi puntuko abantaila badute ere, tinko heldu beharko diote lehiari maila eusteko. Horretarako, bide bakarra garaipena lortzea da. Porrotak ere balio die, betiere markagailuan zortzi puntuko aldea gainditzen ez bada. 

Joan den asteburuko hitzorduan, hernaniarrek ez zuten lortu nahi bezain ondo hastea. Izan ere, aurreneko laurdenean, bost punturen aldea lortu zuten donostiarrek (15-20). Hala ere, atsedenaldiaren aurretik, aurrera egin eta markagailua irauli zuten etxekoek: 34-29. 

Emaitza hori lortuta, jokaldi guztiak erabakigarriak izan ziren. Bi taldeak nahiko pareko aritu ziren, eta, horregatik, urduritasuna izan zen nagusi epaileak amaiera adierazi zuen arte.

Horrenbestez, gaurkoan zaleen laguntza ere ezinbestekoa izango da helburua lortzeko. Donostian dute kale edo balekoa, eta irabaziz gero, Gipuzkoako lehenengo mailan mantentzea lortuko dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!