Bi lagunentzako Pariserako bidaia irabazi nahi duzu? Hernanin erosiz posible da

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 21a, 00:00
Saltokietako nagusiak kanpaina aurkezten.

Etzitik ekainaren 19ra bitartean, parte hartzen duten saltokiek txartel espezifiko bat zigilatuko dute.

Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, garraioa eta ostatua barne duten bi lagunentzako Pariserako bidaia zozketatuko du. Etzitik ekainaren 19ra bitartean, parte hartzen duten saltokiek txartel espezifiko bat zigilatuko dute egindako erosketa bakoitzeko. Txartel horiek 6 hutsune izango dituzte, parte hartzen duten establezimenduek salmenta egin ondoren zigilatu ahal izateko. 

Parte hartzen duten sei establezimendu desberdinen zigiluekin txartela bete beharko da. Establezimendu bereko zigilua duten txartelak «kartilla baliogabetzat» joko dira, eta, beraz, ez dira saria lortzeko hautagai izango. Zigiluak lortu ondoren, bezeroak bere datu pertsonalak bete eta ekainaren 19a baino lehen dagoen edozein hautestontzitan entregatu beharko du. Zozketa 2022ko ekainaren 22an egingo da Berriak elkartearen egoitzan.

 

Bete behar den txartela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!