'Lumineszenteak' erakusketa inauguratuko da Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 00:00

18:00etan inauguratuko da erakusketa eta ekainaren 10era arte egongo da ikusgai, Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastorren proiektua.

Lumineszenteak erakusketa gaur, 18:00etan, inauguratuko da Kulturarteko Plaza Feministan eta ekainaren 10era arte egongo da ikusgai.  Inaugurazioan hitzaldia ere eskainiko da euskeraz eta erakusketa euskeraz eta gazteleraz dago ikusgai.

Lumineszenteak: emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait da erakusketaren izenburua eta Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastorren proiektua da.

Erakusketa honek izen bereko liburua du oinarri eta diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen historiak biltzen ditu.
Kontakizunen protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan.

Egiturazko indarkeria horiek, baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken indarkeria horiek atera nahi ditu argitara Luminiszenteak proiektuak; maiz erregistrorik, neurketarik eta izenik ere ez duten bortxak ikusaraziz, protagonisten erresilientzia balioan jarriz eta sufrimenduaren erromantizazioa arbuiatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!