Pelota eskolako hamar partidu, gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 00:00

Gaur 18:00etan, Tilosetako frontoian, pelota eskolako txapelketaren hirugarren jardunaldiko 10 partidu jokatuko dira. Lehen bost partiduak lehenengo eta bigarren mailako benjamin kategoriakoak izango dira. Hurrengo lau partiduak lehenengo eta bigarren mailako alebin kategorikoak izango dira. Eta azken partidua lau pelotari hernaniarren arteko desafio polita izango da, Haritz Garaialde-Oier Macicior, Aratz Labaka-Lier Zugastiren aurka. Hernaniko pelotaren etorkizuna Tilosetako frontoian izango da gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!