Sorgintxulo taldea Luxenburgon, Europako Gazteen Jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 00:00

Sorgintxulo taldeko hamaika partaideak.

Lau kontzertu eskainiko dituzte Esch-sur-Alzette, Petange eta Differdange hirietan.

Europako Gazteen XIV. Musika Jaialdia ospatuko da maiatzaren 26tik 28ra Luxenburgon (European Youth Music Festival), Europako Musika Eskolen Elkarteak antolatua. Euskal Herriko musika eskola desberdinetako sei taldek hartuko dute parte bertan, horien artean Hernani Musika Eskola Publikoko Songintxulo taldeak.

Sorgintxulo taldea 11 musikarik osatzen dute: Ekhi Oses Barberena, Añes Santamaria Santos, Malen Pacheco Montero, Asier Erostarbe Valhondo eta Unai Caceres Calzada saxofoilariak; Maddi Galarraga Manjarrés eta Jone Trejo Arraztio pianojoleak; Beñat Elizegi Rodríguez perkusio jolea; Aitor Ariztegi Gainza eta Ilargi Ziaurritz Olaziregi dultzaineroak eta Beñat Otamendi Goikoetxea txistularia (txistua eta xirularekin). Lau kontzertu emango dituzte Esch-sur-Alzette, Petange eta Differdange hirietan.

 

Uztailaren 29an, Parisen, Disney Performing Arts programan

Hernani udal musika eskolako akordeoi orkestrak Disney Performing Arts programan parte hartuko du. Akordeoilariek emanaldia eskainiko dute Disneyland Parisen, uztailaren 29an

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!