Zubirik eta Urrizak, pauso haundia

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 19a, 00:00

Beste garaipen bat lortu zuten Aritz Zubiri goizuetarrak eta Javier Urrizak, astelehenean, Sagardoaren Txapelketan. Larre Gain sagardotegiko ordezkariak 30-17 nagusitu ziren, Bereziartuako Aldaberen eta Larrañagaren kontra; eta horrekin, aurrerapauso haundia eman dute, semifinaletara sailkatzeko. Jokatutako bi partiduak irabazita, 8 punturekin hirugarren daude sailkapenean. Aurretik dauzkate Oialume Zarreko Endika Barrenetxea hernaniarra eta Ander Goikoetxea, 9 punturekin, hiru partidu jokatuta; eta Petritegiko Segurola eta Azpiroz, 8 punturekin, hiru partidutan.

Hain justu, garaipena lortu zuten Segurolak eta Azpirozek, asteleheneko jaialdiko beste partiduan: 30-29 irabazi zieten Gurutzeta Ezkurrari eta Zalduari.

Sailkapeneko azkeneko hiru postuetan daude honakoak: Ansa II eta Juanenea (Setien), 6 punturekin, bi partidu jokatuta; Ezkurra II eta Zaldua I, 6 punturekin, hiru partidu jokatuta; eta Aldabe eta Larrañaga, punturik gabe, hiru partidu jokatuta. Ligaxkako lau bikote onenek egingo dute aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!