Santa Barbararen danborrada bueltan, eta entsaioak laster martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 19a, 00:00

Santa Barbarako haurrak pozik, 2019ko San Joanetako danborradan.

Ekainaren 1ean hasiko dute prestaketa, eta orduan eman ahal izango da izena, Santa Barbara elkartean.

Bi urtez San Joanetan danbor hotsik gabe egon ondoren, bueltan izango da Santa Barbara elkarteko danborrada aurten, «jaiak ospatzeko eta herriko kaleak alaitzeko». Haurrak zein helduak aterako dira, eta parte hartzera animatu dituzte denak.

Horretarako entsaioak ekainaren 1ean hasiko dituzte, elkartean bertan, eta zortzi egun jarri dituzte: ekainak 1, 2, 7, 8, 9, 14, 15 eta 16. Egun berean entsaiatuko dute haurrek eta helduek: haurrek lehenik, 19:00etan; eta helduek ondoren, 20:00etan.

Parte hartzeko, entsaio egunetan eman daiteke izena, elkartean bertan, aurreneko entsaiotik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!