Mus txapelketaren finalak bihar, Etxeberrin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 19a, 00:00

Bukaerara iritsi da Etxeberriko Lagun Elkarteak antolatutako mus txapelketa, eta egun berezia izango du biharkoa: finalak jokatuko dituzte. Aurrena, hirugarren posturako lehian ariko dira Garmendiatarrak, Joseanen eta Mikelen kontra. Eta ondoren, finala izango da jokoan, txapeldun izateko lehian: Etxeberria eta Falcon batetik, eta Maxi eta Moises bestetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!