Bere betiko izaerarekin bueltatuko dira Osiñagako Jaiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 18a, 00:00
Herri kirolik ez da faltako Osiñagako festetan.

Batel estropada izango da maiatzaren 29an, eta jaien egun potoloenak ekainaren 4an eta 5ean.

Hiru urtez itxaron ondoren, bueltan izango dira Osiñagako Jaiak. Maiatzaren 29an, arraunak berotuko ditu motorrak, Elorrabin; eta ekainaren 4a eta 5a izango dira festetako egun potoloenak, mota guztietako ekintzekin.

Hernaniko Arraun Elkarteko gazteak izango dira protagonista, maiatzeko azkeneko igande horretan. Izan ere, batel estropada jokatuko dute Elorrabin, goizeko 11:30etan hasita.

Egitarau bete-betea, ekaineko aurreneko asteburuan

Estropada jokatu, eta hurrengo asteburuan ospatuko dituzte auzoko jaiak. Larunbatean, bizikleta bira egingo dute auzoan zehar, eta txupinazoaren eta haurrentzako jolasen ondoren, bazkaria egingo dute auzotarrek. Egunaren bigarren zatia, berriz, ezin konpletoagoa: herri kirolak, bertso saioa, sagardo dastaketa, auzo afaria, eta dantzaldia Laiotzekin.

Potentea izango da igandea ere, Osiñagan. Hasteko, segalarien arteko lehia izango da eguerdian, eta Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolarien saioa ere bai. Bazkari herrikoia egingo dute ondoren, eta pelota partiduekin borobilduko dute festa.

OSIÑAGAKO JAIAK 2022

MAIATZAK 29, igandea

11:30, Hernaniko Arraun Elkarteko gazteen batel estropada, Elorrabin.

EKAINAK 4, larunbata

10:30, Bizikleta bira auzoan zehar. Ondoren, hamaiketakoa Harriatsun, partehartzaileentzat.

12:00, Txupinazoa eta haurrentzako jolasak.

14:00, Bazkaria, auzokoentzat.

18:00, Herri kirolak: Lierni Osa eta Lur Errekondo harrijasotzaileak; Suharri Rodriguez Paolla eta Jokin Urretabizkaia Basozabal aizkolariak; eta Aiert Paolla, Xabat Arruti, Iraitz Arruti eta Leku giza proban.

Ondoren, Bertso saioa, Hernaniko eskolako bertsolariekin.

19:30, Sagardo dastaketa.

21:30, Auzo afaria, Harriatsun, Euskal Parrillakoek prestatuta.

00:30, Dantzaldia, Laiotzekin.


EKAINAK 5, igandea

12:00, Julen Gabirondo eta Jon Otegi segalariak.

13:00, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariak.

14:00, Bazkari herrikoia Harriatsun, Euskal Parrillakoekin.

18:00, Gazteen pelota partiduak.

Segidan, Nagusien pelota partiduak.

Ondoren, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze bertsolariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!