Burgosera bidaia egingo du Goiz Eguzkik ekainean, eta astelehenera arte eman daiteke izena

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 18a, 00:00
Poza de la Sal, bisitatuko duten herrietako bat.

Ekainaren 13tik 15era izango da bidaia, eta apuntatzen diren pertsonen araberakoa izango da prezioa. Mugatua da plaza kopurua.

Hiru eguneko bidaia antolatu du Goiz Eguzkik Burgosera, ekainaren erdialderako, hilaren 13tik 15era. Bertan, bisitatuko dituzte Burgos hiria eta bere katedral ospetsua, eta Briviesca, Poza de la Sal, Frias, Oña eta Aranda de Duero herriak.

Bidaian parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena. Datorren astelehenera arte dago horretarako epea: Goiz Eguzkiko bulegoan, ohiko ordutegian; edo Whatsapp bidez, bazkide zenbakia eta izen-abizenak emanda. Gainera, mugatua izango da plaza kopurua, eta dagoen tokia baino jende gehiago apuntatuko balitz, ekainaren 3an egingo lukete zozketa, ostiralarekin: Goiz Eguzkin, arratsaldeko 18:30etan.

Bidaiaren prezioa, pertsonako, apuntatutako bazkide kopuruaren araberakoa izango da. Autobusa betez gero, esaterako, 188 euro izango dira; eta norbaitek logela indibiduala nahi badu, 53 euro gehiago ordaindu beharko ditu. Gida, sarrerak eta pentsio osoko ostatua daude prezioaren barruan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!