Gipuzkoakoan, Langile ikastola hirugarren

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00

Langile ikastolako mutil alebinen taldea, Tolosan.

Alebin mailako taldekako txapelketan, podiumera igotzea lortu zuen Langileko mutilen taldeak, Tolosan.

Alebin mailan, taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten igandean, Tolosan; eta Hernaniko bi talde izan ziren bertan: Langile ikastolako nesken zein mutilen taldeak. Eta podiumera igotzea lortu zuten mutilek, hirugarren sailkatuta.

Xuhar Hernandez, Joanes Azkue, Ekhi Galdos, Adur San Emeterio, Ibon Kerejeta, Irei Lete eta Iker Indaberea izan ziren taldeko atletak. Gainera, 4x60 metroko errelebo proban, bigarren postua lortu zuten Langileko mutilek. Sei horietatik, aurreneko lauek hartu zuten parte, errelebo proban.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!