Literatur solasaldia izango da gaur Biterin, Itxaro Borda gonbidatuarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko mai. 17a, 00:00

Maiatzeko kultur agendaren barruan, literatur solasaldia izango da gaur, Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. Itxaro Bordaren Euri zitalari esker liburua jarriko dute erdigunean, eta Ane Mayoz arituko da gidari-lanetan. Gainera, gaurkoa saio berezia izango da; izan ere, Itxaro Borda idazlea bertaratuko da liburutegira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!